Seminarioko erabilera anitzeko kultur aretoko lanak aurrera doaz eta amaitu berri da aretoaren inguruan Udalak martxan jarritako azterketa tekniko-eszenikoa. Egiten ari diren lanak eta azterketaren emaitzak ezagutzeko Udala bisita gidatuak egiten ari da eragile ezberdinekin.

Herritarrek maiatzaren 26an izango dute bisita gidatua egiteko aukera. Bi bisita antolatu dira, bata arratsaldeko 18:00etan eta  bestea 18:30ean. Eraikina obretan dagoenez, segurtasun arrazoiengatik, taldeko pertsona kopurua gehienez 15 lagunekoa izango da eta horregatik aurrez izena ematea beharrezkoa da. Udaletxeko Kultura zerbitzuan eman daiteke izena, 943-779159 telefonora deituz edo kultura@bergara.eus helbidera idatziz. Eskaera handia egongo balitz, bisita gidatua egiteko hitzordu gehiago finkatuko dira.

Bisitan zehar udal teknikariek proiektua azalduko dute, egun egiten ari diren obrak ikusi ahal izango dira eta amaitu berri den azterketa tekniko-eszenikoaren emaitzak azalduko dira, aretoaren etorkizuneko erabilerak zeintzuk diren zehaztuz.

Bisita gidatuak beste eragile batzuekin

Pasa den astean Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura Diputatua eta Zuzendaria, Denis Itxaso eta Mª Jose Telleria, izan ziren aretoa ezagutzen. Era berean, maiatzaren 21erako  herriko kultur elkarteei luzatu zaie gonbitea eta maiatzaren 23an Udalbatzako kideen txanda izango da. 

Arloa: