Udalak aurten ere “Balkoi eta Leihoak apaintzeko lehiaketa” antolatu du ekainerako. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 17a baino lehen eman beharko dute izena Udal Liburutegian eta sari banaketa uztailaren 6an izango da Oxirondon, Eguazteneko Azokaren baitan.

Lehiaketa arautuko duten pleguak hemen: arauak_leiho_eta_balkoiak_lehiaketa.pdf

Izen ematea

Parte hartzeko izen ematea: Ekainaren 1etik 17ra bitartean.

Udal Liburutegian (ordutegia: 8:30 – 20:30 edo 943779158 telefonora deituz) edo www.bergara.eus atarian (hemen)

Sari banaketa

Uztailaren 6ko Eguazteneko Azokan izango da Oxirondon, 19:00etan.

  • 1.saria 400 € (Bergarako dendetan gastatzeko bonotan)
  • 2.saria 200 € (Bergarako dendetan gastatzeko bonotan)