Laboratorium museoan “Loreak asmatzen: Naturzale Europarrak Euskal Herrian” izeneko erakusketa dago ikusgai uztailaren 10a bitartean eta horri lotuta, Natur Zientziei lotutako programa zabala antolatu da. Honela, ekainaren 4ean, publiko desberdinei zuzendutako marrazketa botanikoaren inguruko topaketa ospatuko da.

Marrazketa botanikoak artea eta zientzia, biak, uztartzen ditu. Zientzilariek aspalditik aztertzen dituzte landareak: botanikoek landareen sailkapena, egitura eta funtzioa ikertzen dituzte eta baratzezainek, aldiz, landareen erabilpena eta laborantza. Jakintzagai hauetan tresna bat ilustrazio botanikoa da, honen bidez, landareen erreinua ulertzen baita.

Marrazketa botanikoaren topaketa ekainaren 4ean, larunbata, ospatuko da goiz eta arratsaldeko jardunaldian eta egitaraua honako hau izango da;

Goizean:

10:00

Ongi etorria (Laboratorium museoan, Errekalde jauregia)

10:05 – 11:00

Sarrerako hitzaldia: Ilustrazio botanikoa. Vega Asensio eta Carles Puche marrazkilariak. Gaia: Ilustrazio botanikoa zer den, nola egiten den eta zertarako egiten den; oinarrizko kontzeptuak azaldu eta eguneko ekimenaren helburuak eman. (Saio irekia).

11:00 – 14:00

Kaleko marrazketa librea. Lehen orduan, Vega Asensio eta Carles Puche marrazkilariak, hala nahi duten parte hartzaileekin arituko dira (aukeratu duten espeziaren erreferentziak emanez, beraien lan teknikak azalduz etab...) (jarduera irekia).

12:00 – 14:00

Lehen Tailerra; marrazketa zientifikoari sarrera; zuri-beltza. (Izen-ematearekin, plaza mugatuak.

Arratsaldean:

16:30-18:00

Bateratze saioa. Vega Asensio eta Carles Puche marrazkilariek gidatuta. Egunean zehar egindako lanak erakutsi eta komentatuko dira. Honekin batera marrazkilari-irakasle biek euren lanaren aurkezpen bat egingo dute eta ilustrazio zientifikoaren arloan Estatu mailan dagoen egoera ere komentatuko dute. (Saio irekia).

18:00-20:00

Bigarren Tailerra; marrazketa zientifikoari sarrera; kolorea. (Izen-ematearekin, plaza mugatuak)

Tailerrak bi ataletan bananduta daude: lehenengoan zuri beltza landuko da eta bigarrenean kolorea. Irakasleek hainbat landare ekarriko dituzte tailerrera, beharrezko erreferentzi, marrazki, argazki eta bestelako baliabideekin batera. Partaideak nahi duen modeloa aukeratu ahal izango du eta horretan lan egin. Partaide kopurua: Tailer bakoitzeko 30 (15 irakasle bakoitzeko).

Bi irakasle izango dira ardura teknikoa izango dutenak, biak ospe handiko zientzia ilustradore profesionalak direnak:

-         Vega Asensio (www.norarte.es)

-         Carles Puche (http://estudipuche.com)

Tailerretarako izena ematea eta prezioa:

Tailerretan parte hartu nahi dutenek Laboratorium museoan egin behar dute, harreran bertan, telefonoz edota e-mailez: 943769003    /    laboratorium@bergara.eus helbidean. Tailerretan parte hartzeko prezioa 10 € da guztira. Prezioan sartuta daude tailer bietarako sarrera eta bertan erabiliko diren material guztien erabilera-eskubidea.

Ordainketa egiteko moduak:

- Laboratorium museoko harreran, izen ematearekin batera eskuz ordaindu daiteke.

- Ordainketa transferentzia bidez egin daiteke eta izen ematea telefonoz edota posta elektronikoz, beti ere ordainketa egin izanaren agiria izena emateko orduan bidaliz. Transferentzia honako kontu hauetako batean egin behar da:

  • Euskadiko Kutxa (Laborala): 3035 0009 16 0090900017
  • Kutxabank: 2095 5070 71 1062071534

Ordainketa egiterakoan zehaztu izen-abizenak eta “Tailerra museoan”. Izen ematea ez da behin betikoa izango ordainketa egin arte eta horren agiria museoan izan arte.