Lehiaketak XXXII. edizioa bete du aurten eta guztira, 197 lan aurkeztu dira. Sari banaketa ekitaldia Aroztegi aretoan egin zen eta bertan izan ziren Elena Lete alkatea eta Ander Alberdi zinegotzia. “Emaitzak ikusita, lehiaketa antolatzen jarraitzeko modukoa da, zalantzarik gabe”, agertu du Lete alkateak. Sariak banatzeaz gain, lehiaketara aurkeztu diren 40 lanik onenak ikusgai izango dira Aroztegin ekainaren 12a bitartean.

Sarituen zerrenda:

Zuri beltzean

1 saria: Zadorra. Oskar Gascón. Irun.

2. saria: La Gaviota. Manu Barreiro. Beasain.

3. saria: La salida del laberinto. Eladio Aires. Irun.

Herriko onenaren saria: Auditorio. Imanol Mondragón.

Koloretan

1 saria: Delta. Eladio Aires. Irun.

2. saria: Yesa I. Benito Cantero. Bergara

3. saria: Lo que el mar se llevó. Oskar Gascón. Irun.

Herriko onenaren saria: Alba. Jose Agustin Gurrutxaga.

 

Bergara Hiria 2016

Arloa: