Bergarako Ipintza futbol zelaian harmaila berriak egin nahi ditu Udalak eta horretarako bideratu ditu 100.000 euro 2016ko aurrekontuetan. Harmaila berriak nolakoak izan behar diren bertako erabiltzaileekin adostu nahi dute Udal ordezkariek. Horregatik, lan horiek egingo dituen enpresarekin batera, bilera batera deitu ditu herritarrak. “Futbol zelaiaren ezaugarriak, mugak, inguruko zerbitzuak, aurrekontua, etab… kontuan izanda, gure futbol zelaiaren harmailak nolakoak izango diren guztion artean adostuko dugu”, agertu dute arduradunek.

Gaia lantzeko bilera ekainaren 8an, asteazkenean, egingo da 18:30ean Ipintzako institutoko areto nagusian (Agorrosin ondoan dagoen eraikinean).

Arloa: