Debagoienako Mankomunitateak saltokietako hondakinen bilketaren balorazioa egin nahi du eta horretarako, inkesta banatuko du Bergara eta Eskoriatzako komertzioetan. Galdetegiak egungo zerbitzuaren balorazioa egin eta saltokien beharrak zeintzuk diren ezagutzea du helburu nagusi bezala. Jasotako ekarpenak aurrerantzean egingo diren aldaketetan eragina izango dute, “kontuan izanik ezinezkoa dela bilketa-zerbitzua komertzio bakoitzaren berezitasunetara egokitzea”, agertu dute arduradunek.

Galdetegia komertzio guztiei eskura banatuko zaie bihar bertan eta astebete izango dute inkesta betetzeko. Hala ere, Debagoienako Mankomunitatearen web orriko lotura honetan ere bete ahal izango dute, horrela nahi dutenek.