Bergarako Udalak obra eta zerbitzuetako brigadarako ofizial igeltseroa kontratatzeko deialdia abiatu du, lehiaketa-oposizio bidez.

Interesatuek ekainaren 28rako aurkeztu behar dituzte eskaerak eta honako baldintza hauek, bete behar dituzte:

a) Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. 

b) 16 urte beteta izatea.

c) Eskola graduatua, LH1 edo parekoa den edo maila bereko titulazioa izatea.

d) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e) Diziplinazko prozeduraren bidez Administrazio Publikoetako erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.

f) 2. Hizkuntza Eskakizuna, derrigorrezkoa.

g) B motako gida-baimena edo baliokide baten jabe izatea.

h) Langabezi egoeran egotea edo epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin. 

Oinarriak eta eskaera orria Idazkaritzako bulegoetan, eta udal webgunean (hemen) aurki daitezke.