Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak gaur 19:00etan inauguratuko du 1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa erakusketa. Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua programako Bake-ituna proiektuko ikerketa kasu bat da erakusketa eta Ormaiztegitik, Bergarara iritsiko da abuztuan. Izan ere, Laboratorium musoan izango da ikusgai, erakusketa berdina, abuztuaren 31tik azaroaren 1era bitartean.

Arduradunek agertu dutenez, Bergarako behin betiko Hitzarmenaren aurretik, bake-itunak egiteko izan ziren ahaleginak azaltzen ditu erakusketak. Honela, Bergarako Besarkadaren keinua da ardatza eta, horren ondoren, beste “besarkada” batzuk aipatzen dira, kontzeptuaren ikuspegi garaikidea izateko. Bergarako Besarkada 1839ko abuztuaren 31n izan zen Bergaran, eta bi egun lehenago Oñatin adostutako hitzarmena berresteko egin zen.