Bergarako Udalak ingurumenarekiko eta festa jasangarriaren apustua egin du. Honela, San Martzialgo erromerian mahaiak eta aulkiak alokatzen dituzten herritarrei, ingurumen kit bat banatu zaie. Kit hau, 8 edalontzi berrerabilgarri eta hondakinak gaika biltzeko poltsekin osatuta egongo da. Jaia bukatu ondoren eta San Martzial eremua garbi uzteko, hondakinak bilketa gunera eraman beharko dira, hondakinak egoki banatuta.

Mahai eta aulkien alokairurako zehaztapenak:

  • Eskatzaile bakoitzak ezingo ditu 5 mahai baino gehiago eskatu.
  • Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari. Agiri horretan alokatutako materiala zein den zehaztuko delarik
  • Mahai bakoitzaren alokairua: 28€.
  • Eskatzaile bakoitzeko 150€ fidantza jarri beharko da eta hiru edo mahai gehiago eskatuz gero, 300€-koa izango da fidantza.
  • Mahai, aulkiak eta edalontziak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 16tik 22ra (biak barne), astegunetan, Udaleko Ur zerbitzuko leihatilan (beheko solairuan), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
  • Mahaiak, aulkiak eta edalontziak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Uztailak 2, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.
  • Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 2) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio.
  • Edalontziak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren, Udalak edalontziak biltzeko postu bat ipiniko du irteeran eta edalontzia itzultzeagatik euro 1 itzuliko da. Era berean, bertako bi txosnetan ere itzuli ahal izango dira.
  • Mahi eta aulkien fidantza jasotzeko tokia, egunak eta orduak: uztailaren 7tik 13era (biak barne) astegunetan, Udaleko Ur zerbitzuko leihatilan (beheko solairua) 18:00etatik 20:00etara.

Alokatutako aulkiak, mahaiak eta edalontziak hartutako egoera berean eta 18:30etik 21:30era entregatzen ez dituenak, fidantza galdu egingo du.

 

Arloa: