Bergarako Udalak Osintxun bilera egingo du eguaztenean, ekainak 15, auzoko liburutegi zerbitzua birpentsatzeko. Herritar talde batek liburutegi zerbitzua birdefinitzeko nahia azaldu dio Udalari, eta eskaerari erantzunez, auzotarrekin bilera bat egin nahi da, auzoan ze premia dauden jasotzeko eta horrekin, Udalak zer eskaini beharko lukeen guztien artean adosteko. "Udaletik osintxuar guztiak gonbidatu nahi ditugu saio ireki honetara, auzotarren iritziak eta premiak jasotzeko ezinbesteko bilera izango delako".

Bilera hau udaleku irekien bileraren ondoren izango da, beraz, datorren ekainaren 15ean osintxuko liburutegian:

-18:00etan: Osintxuko udaleku irekien aurkezpena Jardun eta Udalaren eskutik.

-18:30ean: liburutegia birpentsatzeko saio irekia.

Arloa: