Igande honetan, ekainak 19, estreinatuko da Hizkuntza erreinu, Kilometroak 2016rako Alfredo Gonzalez Chirlaquek konposatu duen obra sinfonikoa, Maddi Iñarraren letrarekin. Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak Kilometroak 2016 jaiari egiten dioten ekarpena da. Hala, Udal Musika Bandak hilero eskaintzen duen kontzertua bi zatitan banatuko da. Lehen zatian, Udal Musika Banda ariko da. Bigarrenean, Bandak eta Orkestrak bat eginik bi obra eskainiko dituzte: Frozen soinu banda eta aipatutako Hizkuntza erreinu. Azken hau, ahotsetan, Aranzadi Ikastolako ikasle eta irakasle talde baten laguntzarekin. Aurretik, Udal Musika Bandak hiru pieza eskainiko ditu: Beti lagunak martxa; The pearl fishers obertura, eta La conga del fuego nuevo. Kontzertua, ohikoa den bezala, 12:30ean hasiko da, ekainaren 19an, igandean, Udal Pilotalekuan. Emanaldia doan da. 

Egitaraua

BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA

  • 'BETI LAGUNAK'. Martxa. A. Gz. Chirlaque
  • 'THE PEARL FISHERS'. Obertura. G. Bizet
  • 'LA CONGA DEL FUEGO NUEVO'. A. Márquez


BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA ETA ORKESTRA SINFONIKOA

  • 'FROZEN'. Soinu Banda. K.A. López.


BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA, ORKESTRA SINFONIKOA ETA
ARANZADI IKASTOLAKO IKASLE ETA IRAKASLE TALDEA

  • 'HIZKUNTZA ERREINU'. A. Gz. Chirlaque (Estreinaldia)

Hitzak: Maddi Iñarra
Bakarlaria: Aitor Garitano
Ikasle eta ikasle taldearen zuzendaria: Izaskun Labaien

Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque
 

  • EGUNA: Ekainak 19 (Igandea)
  • ORDUA: 12:30
  • TOKIA: Bergarako Udal Pilotalekua

 

 

Hizkuntza erreinu



 

Zerk egiten du herri bat desberdin (e)ta berezi?

Zerk ematen dio herriari bihotza, arima?

Mende(e)tako jakintza gordailu,

Denboran barna zu testigu,

Euskara euskaldunon hizkuntza (e)ta erreinu,

Bera gabe zer gina(te)ke ba gu.



 

Amak emandako altxorra,

Erabiliz hilezkorra,

Utziz gero baina

Bihurtzen da ahul (e)ta hauskorra.



 

Gure ondarerik bizi eta zaharrena,

Belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho pasatzen

Iraunaraziko duguna.

Kilometro demasak oinguak Bergaran

Herrixa pozik dabil gogotsu lan eta lan

Ospatuizu gurekin eta ikusiko dozu nolan

Aldapa gogorra be errez asko igotzen dan!



 

Kilometro demasak oinguak Bergaran

Herrixa pozik dabil gogotsu lan eta lan

Ospatuizu gurekin eta ikusiko dozu nolan

Bidia elkarrekin gustorau itxen dan,

Nahiz eta urrin juan!



 

Kilometro demasak oinguak Bergaran

Herrixa pozik dabil gogotsu lan eta lan

Ospatuizu gurekin eta ikusiko dozu nolan

Euskeriak itxointzen gaitxuen helmugan

Kilometrotan, Kilometrotan!

Arloa: