Bergarako Udalak bertako landa auzoetan partaidetza saioak egingo ditu. Partaidetza saio hauen helburua, auzoetan herritarrek dituzten premiak jasotzea da: besteak beste, arlo soziokulturalekoak edota azpiegitura arlokoak. Udal ordezkariak dagoeneko egon dira auzo auzo konkretu batzuetako bizilagunekin, baina beste batzuekin aldiz ez. Eta partaidetza saiok, azken hauekin antolatuko dira. Modu honetan, bihar, asteartea ekainak 21, 18:00etan lehenengo saioa egingo da San Juan auzoko elkartean. Datorren astean, ekainaren 29an, Uberarren txanda izango da. Bergarako Udalak auzotarrak bileretan parte hartzera gonbidatzen ditu.