Domeka Azokaren edizio berria ospatuko da uztailaren 10ean Bergarako San Martin Agirre plazan. Merkatuaren helburu nagusia, berrerabilpena eta artisautza sustatzea da eta parte hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko orrialde honetan. Uztailak 10eko merkatua 11:00etatik 14:30era egingo da eta bigarren eskuko edozein material ekarri ahalko da, baita artisau lanak ere.

 Udalak irizpideak ezarri ditu bertan parte hartu nahi dutenentzat:

  • Lehentasuna izango dute bigarren eskuko materialek.
  • Udalak izena ematen duen pertsona bakoitzeko mahai bat eta aulki bat emango ditu (ez da mahai gehiago emango).
  • Udalak dauzkan mahaiak baino eskaera handiagoa badago, edo eguraldi txarragatik azoka arkupeetan egin beharko balitz:
  1. Bergararrek lehentasuna izango dute.
  2. Ondoren eskualdetik, Debagaraitik, 2. eskuko materialarekin datozenak eta artisauak (orden horretan).
  3. Ondoren geografikoki hurbilen gelditzen diren pertsonen eskakizunak onartuko lirateke.
Arloa: