1969ko ekainaren 28an, New Yorkeko Stonewall tabernan, transexual, lesbiana eta gay talde bat poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko matxinatu zen. Homosexualitatearen aldeko borrokan lehen harria jarri zuten orduan eta beraiek eta haien borroka eredugarria gogoan, eta EHGAM-EK ( Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak) egindako eskaerari erantzunez, hiruki arrosa jarri da gaur Bergarako Udaleko balkoian.Hiruki Arrosa naziek erabili zuten homosexualak bereizteko kontzentrazio eramuetan. Gaur egun, sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da.