Uztaileko ohiko Osoko Bilkura astelehenean, uztailak 18, egingo da udaletxeko pleno aretoan. Bilkura Bihargintzako bilera ondoren hasiko da, 19:30ak inguruan eta bertan landuko diren gaiak honako hauek izango dira:

Gai-zerrenda:

  1. 2016ko ekainaren 27ko aktaren onarpena.

  2. Alkatearen jakinarazpenak.

  3. Bergarako Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantzaren onarpena.

  4. Madura 6-2. eskuineko etxebizitzaren salmenta eskriturak.

  5. 2015eko kontu orokorraren onarpena.

  6. Transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2016/4 zk.ko espedientea onesteko proposamena

  7. Errege Seminarioko eraikinak (Aranzadi Ikastolari lagapenean emandakoa izan ezik) eta patioak osatzen duten finkaren Jabetza Horizontalaren Erregimena; Errege Mintegiko Jabetza Horizontaleko Erregimenean Zehazturiko 2 zenbakiko finka eta Arrizuriaga eraikinaren arteko permuta; Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Uned-Bergara Fundazioarekin lankidetza hitzarmena eta honen haritik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Errege Mintegiko Eliza Zaharraren birgaitze lanak gauzatzeko, kultura eta aisia izaerako eszena espazio balioaniztun berrirako altzariak eta ekipamendua erosteko, lanen proiektua idazteko eta obra zuzendaritzako gastuak finantzatzeko lankidetza hitzarmena onartzea.

  8. Kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2016/5 zk.ko espedientea onesteko proposamena.

  9. Bergarako Bihargitza 98, S.A.ren Aurrekontuan Kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2016/2 zk.ko espedientea onesteko proposamena

10. Errege Mintegiko eliza zaharrean kultura eta aisia izaera anitzerako jardueretarako orrazia jasotzeko sistema eta harmailen egitura hornitu eta instalatzeko kontratazioaren dokumentu teknikoa eta baldintza pleguen onarpena.

11. Erregu eta galderak.