Bergarako Udal Gobernuak Normandiako atentatuaren aurrean gaitzespen irmoa adierazi nahi du. Era berean, gogor arbuiatzen du indarkeria terroristaren basakeria eta dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie biktimen senitarteko, hurbilekoei eta Frantziako herriari.


Azkenik, Eudel-ek biharko, uztailak 28, deitutako bost minutuko elkarretaratze isilarekin bat egiten du. Eguerdiko 12:00etan egingo da udaletxe aurrean eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dira.