Ibaia soinu bidez erregistratzearen ondorioz sortutako material eta hausnarketa guztiak ikusgai egongo dira Ibar Oihar erakusketa ibiltarian. Bertan, Deba ibaiaren soinu-mapa kontsultatu eta bertako soinuak entzuteko aukeraz gain, bisitariak Deba ibaiari lotutako informazioa eskura dezake zenbait modulu eta panelen bidez, hala nola Deba ibaiak gatzarekin duen harremana, bere nabigagarritasuna edota ibaiak bailarako industriarekin izandako harreman estua, besteak beste.

Erakusketa ibiltari hau ikusgai egongo da Bergarako Laboratorium museoan abuztuaren 3tik 16ra bitartean.