Landa eremua indartzeko helburuarekin jarraituz, Bergarako Udalak baserri bideetan hainbat lan egingo ditu. Honela, bihartik aurrera baserri bideetako sastrakak eta sasiak kentzeari hasiko dira. Azken aldian zolatutako bide publikoak garbituko dira, guztira 90 kilometroko errepidean desbroze lanak eginez. Elosumendi SC enpresako arduratuko da lanez eta hilabeteko epean amaituta egotea aurreikusten da. Lanek 20.600 euroko aurrekontua dute.

Bestalde, Labegaraietako ur bizien eremuan hobekuntza lanak egingo dira. Modu honetan, ibaira jaisteko dauden hiru bidexkak egokitu, nabigazio kanalean ateak sortu, desinfekzio sistema eratu eta ingurumen ikuspuntutik, ibaiaren ertza egokitu izango dira egingo diren obrak. Lanak bi hilabeteko iraupena dute eta abuztuaren bigarren hamabostaldian hasiko dira. Construcciones Artzamendik egingo ditu lanak eta horretarako, 34.725 euroko aurrekontua izango du.

Azkenik, Fraiskozuriko saneamendua hobetzeko lanen baitan, frontoiko etxe guztien ur zikinak jaso eta kolektorera bildu ondoren, Mekolaldeko araztegira bideratzeko lanak egingo dira. Obra abuztuaren 22an hasiko da, eta hiru hilabetez luzatuko da. Construcciones Lasuen enpresak egingo ditu lanak, 72.594 euroko aurrekontuarekin.