Ikasturte berria itxura berriarekin hasiko du Zabalotegi aretoak. Izan ere, udan berritze eta egokitze lanak egin dira. Honela, aretoan zorua eta zokaloa aldatu dira. Lanak egin diren bitartean, galdarak ura galtzen zuela konturatu zen Udala eta horregatik, zoru berria kalitate altukoa jarri da. Honela, aurrerantzean, guneak duen hezetasuna eutsi ahal izango du lur berriak. Carpinteria Arregik egin ditu lanak eta guztira, 8.606 euroko aurrekontua izan du.

Arloa: