Bergarako Udalak, uriaren 16an, 11:00etatik 14:30era San Martin plazan gauzatuko den DOMEKA AZOKAN izena emateko epea ireki du. Azoka hau elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko sortu zen. Lehentasuna dute bigarren eskuko produktuak saltzen dituztenak eta herriko eta eskualdeko artisauek. Izena emateko azken eguna urriaren 10a da, astelehena. Eta merkatuan parte hartuko den ala ez urriaren 11n, asteazkena, konfirmatuko zaie izena ematen dutenei emailez.

Azokan parte hartzeko formulario hau bete behar da.