Gaur aurkeztu da Bergarako udaletxean Organo Erromantikoaren Zikloa. XVII. edizioa betetzen duen ekimena larunbat honetan hasiko da eta guztira, 10 emanaldi eskainiko dira; 3 Bergaran, 3 Azkoitian eta 4 Azpeitian. "Azkoitiko, Azpeitiko eta Bergarako Udalok 16 urte daramatzagu organo erromantikoaren nazioarteko zikloa elkarlanean antolatzen, eta zikloa koordinatzeko lanak Fray Joseph de Echevarria de Amigos del Organo de Gipuzkoa erakundeko ordezkari den Esteban Elizondok egiten ditu. 3 herrietan organo erromantikoak ditugu eta zikloan zehar bertako zein kanpoko organo-joleak izaten ditugu, solista eta abesbatzen batera. Gainera, azken urteetan organo-jole gazteek ere euren tartea izaten dute zikloan. Beti ere, egitarau oparoa eskainiz herritarrei. Aurten ere, organo erromantikoaz gozatzeko aukera izango dugu hurrengo asteetan. Orokorrean ezezaguna den modalitatea, oso ezaguna egiten ari da gure artean eta balorean jartzen ari da instrumentua; gauzak ondo egiten ari direnaren seinale... Zentzu horretan, eskerrak eman behar dizkiegu Jose Luis eta Estebani, euren lanik gabe ziklo hau ez baitzen iritsi den lekura irtsiko. Azkenik, herritarrak animatu kontzertuera joan eta organoaz gozatzera", agertu du Bergarako Kultura zinegotzi den Maite Agirrek.

Jose Luis Frantzesena organo-joleak aurtengo egitaraua nabarmendu nahi izan du; "polita eta orekatua" dela esanez, "eta gutxitan ikus ahal diren emanaldiak izango ditugu, bibolina eta organoa batera adibidez". Esteban Elizondo antolatzaileak, "Gipuzkoako organo ondarea oso garrantzitsua da, internazionalki oso ospetsuak eta honelako ekimenekin, ezagutzera emateko aukera dugu", agertu du.

Hona hemen aurtengo egitarau osoa;

Arloa: