La Jose abeslariak emanaldia eskainiko du larunbatean, urriak 8, San Juan auzoko ermitan. Honela, Udalak eta Obieta Auzo Elkarteak elkarlanean antolatuta, flamenko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bergararrek. Gainera, joan-etorria egin ahal izateko, autobus zerbitzua jarri da. Hala, joateko bi zerbitzu egongo dira; 19:30ean eta 19:45ean eta biak, Oxirondotik irtengo dira. Itzultzeko, berriz, 21:30ean egongo da zerbitzua San Juan auzoan.

Arloa: