Elosuko feria ospatuko da asteazkenean, urriak 12, eta Bergarako Udalak autobus zerbitzua jarriko du joan-etorria egiteko. Honela, bergarrarek 09:30etik 15:00etara bitartean izango dute zerbitzua erabiltzeko aukera. Autobusak irteera puntu bezala lehengo Korreos aurrea izango du, Burdinate aurrean hain zuzen ere, eta bidaia euro 1 ordaindu beharko da.

Horra egitaraua:

9:00  XXXVIII PERIAREN HASIERA

11:00- 14:00  Haurrentzako puzgarriak

12:00 Napar zuztarren ekitaldia Elosuko plazan

13:30  Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Jose Luis Gorrotxategi frontoian

Jarraian LAJA II eta LUTXURDIO TRIKITILARIAK

17:30 Idi dema. Bi uztarri

IPIÑARRIETA

IXIDRO ERRETEGIA

Ondoren ERROMERIA

Egun osoan zehar Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.

Elur Txiki elkarteak antolatzen du feria, Azkoitiko eta Bergarako Udalen eta Elurmendi elkartearen laguntzarekin.