Bergarako Udalak orain arte eskaintzen zuen orientazio zerbitzua berriro ere abian jarri du, 3 hileko etenaldiaren ondoren. Zerbitzua dagoeneko abian da, astearte eta azteazkenetan, 09:00etatik 13:00etara eta interesatuek aurrez eskatu behar dute txanda Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (943 77 91 65), bertan kokatuta baitago.

“Langabezian dauden herritarrei edo enplegua hobetu nahi dutenei lagundu eta aholkularitza emateko zerbitzua da. Bulego hau ahalik eta erreminta eraginkorrena izatea nahi dugu, langabeziari aurre egitea gure lehentasun sendoenetakoa baita. Horregatik, herritarrak bulegoak erabiltzera animatu nahi ditugu”, agertu du Sabino Azkarate Ekonomia sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeburuak.