Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo XIII. Mostra ospatuko da Bergaran urriaren 20tik 24era, ostegunetik igandera, bitartean. Bertan Euskal Herria, Kataluina, Madril, Frantzia edota Argentinako zenbait taldek hartuko dute parte. "1991 urtean hasita, gaur egun txotxongilo mostrak gure artean izan duen bilakaera ikaragarria izan da. Txotxongiloak haurrentzat hartu izan dira beti, baina egitasmo honi esker, publiko guztiari zabaltzea lortu dugu Bergaran. Nahiz eta helduei arrotza egin hasieran, orain gustukoa ditugu eta txotxongilo-zale bihurtu gara. Horregatik, Taun Taunek egindako lana txalotu beharra dugu, ezezaguna den zerbait, erakargarria, desberdina, dibertigarria eta azken finean, ezaguna egiteagatik. Bergarako Udal bezala, honelako ekintzak guztiz babesten ditugu eta gure laguntza izaten jarraituko duzue. Azkenik, bergararrei lau egunetan izango diren emanaldi eta tailerrez gozatzeko deialdia zabaldu nahi diegu, honelako aukerak gutxitan izaten baitira", agertu du Udaleko Kultura batzordeburu den Maite Agirrek.

Ikuskizun ezberdinak espazio desberdinetan eskainiko dira aurtengo edizioan. Hala, antzoki, gaztetxe edo kalean beren lanak eszenaratuko dituzte konpainiek, herritar guztiei heltzeko helburuarekin. "Mostra txikia eta familiarra iznaik, esperientziak elkartrukatzeko topaketa gune bilakatzen da, izan ere, egun batzuetan jatorri ezberdinetako artistak elkarrekin bizitzen dira", agertu du Taun Taun Teatroa taldeko Itsaso Azkaratek.

Gainera, aurten Stop Motion tailerra eta "Animatu" izeneko laburmetraien selekzio baten proiekzioa, ohiko zirkuitoetan ikustea zaila den proposamena, izango dira gozagarri. Tailerrean izena eman nahi dutenek 943 77 91 59 telefono deitu edo kultura@bergara.eus helbidera idatzi behar dute.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

 

 

Arloa: