Bergarako Udalak astelehenean egingo du urriko ohiko udalbatza. Bilkura 19:30ean hasiko da udaletxeko pleno aretoan eta bertan landuko diren gaiak honako hauek izango dira;

1.- 2016ko irailaren 26ko aktaren onarpena.

2.- Alkatearen jakinarazpenak. 

3.- Gorka Aranegi Zubiaurre (Urartetxe S.L. enpresaren izenean). Bergarako Udalarekin sinatutako hirigintza hitzamenaren arabera, lursailen zesio eskaintza.

4.- Ordenantza Fiskalak. 2017rako aldaketa proposamenak.

5.- Diru-laguntzen 2015eko Plan Estrategikoari buruzko epaia.

6.- 2016ko lanpostuen zerrendaren onarpena.

7.- Erregu eta galderak.