Ipuin kontaketa saioek denboraldi berria hasiko dute gaur. Udal liburutegiak antolatutako egitasmoaren lehen emanaldia gaur 19:30ean izango da Irizar jauregian. Lehen hitzordu hau helduei zuzenduta egongo da eta Maite Franko izango du gidari bezala. Hurrengo saioa, berriz, txikienei bideratuko da, 3 eta 7 urtekoei hain zuzen ere, urriaren 28an. Lupe Lekuona Udal liburutegian izango da eta kasu honetan 18:00etatik aurrera hasiko da. Bergarako Udalak herritarrak bi saioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Arloa: