Bergarako Udala Gabonetarako prestatzen hasi da herria. Honela, kaleak argituko dituzten argiak ipintzeari ekin dio. Aurten, gainera, Udalak deialdi irekia egin du eta Maycolux enpresak irabazi duenez, 2016, 2017 eta 2018ko Gabon argiak, enpresa honek jarriko ditu. Hiru urteetako aurrekontua, 19.118 euro izango dira. LED sistemako argiak abendu hasieran piztuko dira eta horrekin batera, Gabonetako kanpainari hasiera emango zaio Bergaran.