Azaroaren 18an ireki zen epea Debagoieneko enpresetan prestakuntza praktikoa jaso ahal izateko 30 beketakoren bat eskatzeko, Murua Balzola Fundazioak finantzatu, Kutxa Fundazioak kudeatu eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatuta. Lanbide-eskarmenturik gabeko gazte tituludunentzat dira bekak, lan-merkatuan sartzea erraztu eta onuradunen enplegu-aukerak areagotu nahi dituzte. Bost hilabete (2017ko otsailetik ekainera arte) iraungo duten praktikak prestakuntza-ikastaro batez osatuko dira.