Aurtengo Gabonetako kontzertua abenduaren 17an izango da Udal pilotalekuan, 20:30ean. Kontzertuan, Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako Udal Musika Bandak hartuko dute parte.

Kontzertura joan nahi duten herritarrek abenduaren 1etik aurrera eros ahalko dituzte sarrerak. Horretarako bi aukera izango dira, batetik online www.kutxabank.es webgunetik lortu ahalko dira (abenduaren 1ean 17:00etan zabalduko da) eta bestetik, Zabalotegiko leihatilan ere eskuratu ahalko dira: abenduaren 1etik 16ra egunero, 6an eta 8an izan ezik, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Sarrera bakoitza 8 euro ordaindu beharko da eta pertsona bakoitzak, 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Kontzertu egunean 19:30ean irekiko da udal pilotalekuko leihatila. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko.

Arloa: