Anezka saltokiak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Merkatarien Federazioak ematen duten Singular Denda saria eskuratu zuen azaroaren hasieran. Horregatik, Bergarako Udalak zorionak eman nahi izan dizkio eta Elena Lete alkatea eta Sabino Azkarate Ekonomia sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeburua saltokian izan dira.
“Bergarako merkataritza txikiaren lan eta eginbehar ona baieztatzen du sari honek. Profesional onak ditugu herrian eta hirietara joan beharrik ez gugu produktu eta saltzaile bikainak izateko. Kasu honetan, gainera, Anezkako jarrera baikorra, konfiantza, arreta pertsonalizatua, aholkularitza aditua, xehetasun gustua edota erosketa-esperientzia atsegina nabarmendu ditu. Beraz, Udalaren aldetik zorionik beroenak eta bide berdinean jarraitzeko eskatzen dizuegu”, agertu du alkateak.
ZORIONAK!!!