Abenduaren 1etik 12ra bitartean eman ahal izango dute izena Gabonetako eskaparate lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek. Horretarako, 943 76 10 16 telefono zenbakira deitu beharko da. Abenduaren 13tik aurrera, erakusketarako prestatu egon beharko dute erakusleihoek eta 13tik 19ra bitartean, herritarren botoak Udaletxeko atarian izango den kaxan (Olentzeroren alboan) utzi beharko dira.

Sariak honeko hauek izango dira:

- 1. Ziurtagiria eta 300 €

- 2. Ziurtagiria eta 250 €

- 3. Ziurtagiria eta 150 €

- 4. Ziurtagiria eta 50 €.

Herritarren saria (komertzioetan entregatutako fitxen artean). Sari guztiak udal bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, hemen: 2016_bergara_erakusleiho_lehiaketa.pdf