Bergarako Udalak eta Bedelkar Merkatari Elkarteak merkataritza indarberritzeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena, Elena Lete alkateak eta Ana Revuelta Bedelkarreko lehendakariak sinatu dute gaur udaletxean, eta akordioari esker, elkarteak 12.000 euro jasoko ditu 2016 urtean herrian jarduerak bultzatu eta udalerri erakargarri, dinamiko eta atsegin bat egiteagatik.

Alkateak lankidetza publiko-pribatua eta merkataritza txikiaren garrantzia nabarmendu nahi izan ditu; “Merkataritza txikiak hartzen dituen arriskuak handiak dira, autonomoak dira, lanpostuak sortzen dituzte… zer jasoko duten jakin gabe, baina herriak aurrera egiteko oso garrantzitsuak dira eta horregatik, guk bertako merkatari txikien alde egiten dugu”.

Gainera, Gabon garaian herrian bertan kontsumitzera animatu nahi izan ditu herritarrak; Badakigu garai zailak direla, merkatari txikientzat batik bat, erosketa ohiturak aldatzen ari dira; kanpora joateaz gain, internetetik erosketak gehitzen ari dira… horregatik, Gabonetan bergararrak Bergaran erostera animatzen ditugu. Herritarrek bertan kontsumituz gero, Bergara merkatal-gune bihurtzea lortu ahal dezakegu. Izan ere, lemak dioen bezala, Bergaran Bizi, herrian erosi, danok irabazi".

Bedelkar elkartea 70 kide izatetik 81 izatera igaro da, elkartearen lan ona ondorio dela nabarmendu du alkateak.