Egun hauetan banatuko da Udalak argitaratutako 2017ko egutegia. Egutegia etxe guztietara banatuko da eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzeko, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Ahal den guztian buzoietan lagako dira eta ezin denean atarian pilatxoan. Bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko. Gehiago nahi dutenek udaletxera etorri eta bertan emango zaie, etxeetako banaketa amaitu ondoren. Abenduaren 15 ingururako banaketa amaitzea espero da baina hedabideen bitartez adieraziko da noiztik aurrera jaso ahal izango diren Udaletxean.

Arloa: