Bergarako etxeetan banatu dira jada aurtengo euskarazko produktuen katalogoak. Guztira, 1.700 ale banatu dira herrian. Euskal Herriko 140 Udal eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuk osatzen duten katalogoak berrikuntza nagusiak ditu aurten gainera. Bai web atariak zein paperezko edizioak, biak ere berrikuntza nabarmenak estreinatu dituzte aurten. Nobedaderik garrantzitsuena, seguruenik, webgunearen eraberritze sakona litzateke, diseinu berriarekin atondua, errekurtso gehiagorekin hornitua, tablet]etan ikusteko egokitua eta produktuen erreferentziak bilatzeko antolamendu berriarekin txukundua. Hartara, aurrerantzean bi atal nagusi izango ditu KATALOGOA.EUS webguneak: 0]12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Eta ez hori bakarrik, horietako atal bakoitzak hainbat baliabide eskaintzen ditu bi adin tarte nagusi horiei egokituak: intereseko web orrien loturak, kultura eta aisialdirako agenden loturak, eta Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez jarraipena egiteko aukera.

Halaber, webgune berriak aldi oro argitaratzen diren nobedadeen erreferentziak jasotzen dituen buletin elektronikora harpidetzeko formularioa eskaintzen du eta baita paperezko bertsioaren PDFa deskargatzeko manera ere.

 

Milaka produkturen azalpenak, horien prezioak eta erosi nahi izanez gero, argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukera

KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Dagoeneko 6.000 produktu baino gehiago biltzen ditu 2 atal nagusien artean. Behin bilaketa egin ondotik, produktu bakoitzaren fitxan, hari buruzko daturik garrantzitsuenak ikusiko ditu erabiltzaileak (azalaren irudia, titulua, autorea, argitaletxea, produktuari buruzko azalpena, argitaratze urtea, prezioa…) eta, bakarren bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta. Azken finean, horixe

baita KATALOGOA.EUSen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko produktuak erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

 
Paperezko edizioak 125.000 ale

Egunotan banatuko dira paperezko edizioaren 125.000 aleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, iaz baino bost mila ale gehiago. Edizio digitalean ez ezik, paperezkoan ere antzeman daitezke gorago aipatu diren berrikuntzak. Sekula egin ez den bezala, aurten lehen aldiz bi azal izango ditu paperean editatzen den katalogoak: azal batek sarbidea ematen die 12-16 urtebitarteko gazteentzat eskaintzen diren produktuei, eta beste aldeko azalak 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuei eta gurasoentzako materialei. Aurkezpen berri honi esker produktuen bilaketa nabarmen errazteaz gain, nortasun propioa ematen zaio adin tarte bakoitzari. Jakina, paperezko edizioak ez ditu jasotzen KATALOGOA.EUS webgunean jasota dauden 2016ko produktu guzti]guztiak, atalka antolatutako hautaketa bat baizik: musika, DVDfilmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala.

 

Arloa: