UDAL DIRU-BILKETA: KOBRANTZA IRAGARKIA

 

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen  2016ko laugarren  hiruhileko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

  • 2016ko abenduaren 16tik  2017ko otsailaren  16ra

Lekuak eta medioak:

  •  Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko otsailaren 17an.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
  1. Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  2.  Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu  telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

Bergara, 2016ko abenduaren 12a

 

ALKATEA