“Ikimilikiliklik, Joxean Artzeren unibertsoa” erakusketa urtarrilaren 8ra arte dago ikusgai Laboratorium museoan. Bertan, Artze artistaren ibilbidea erakusten da ikus-entzunezko baten bitartez. Asteazkenean, urtarrilak 4, Artzeren unibertsoaz gehiago jakin ahalko da, izan ere, Alberto Lizarraldek, Ikimilikiliklik erakusketaren bi zuzendarietako batek, erakusketa egitearen prozesuari buruzko hitzaldia eskainiko du. Hitzordua 18:30ean hasiko da Laboratorium museo bertan eta gazteleraz izango da.