Bergarako Udalak Osintxuko liburutegia kudeatzeko zerbitzua lehiaketara atera zuen 2016 urte amaieran, baina lehiaketa prozesu hau hutsik gelditu da. Honela, Bergarako Udalak berriz martxan jarriko du Osintxuko liburutegia eta beste zerbitzu batzuk kudeatzeko lehiaketa irekia. Baina esleipena egin bitartean, liburutegi zerbitzua abian izatea erabaki du Udalak.

Hala, urtarrilaren 9tik aurrera liburutegi zerbitzua astean bitan eskainiko da, astelehen eta asteazkenetan 17:15etik 20:00etara. Modu honetan, esleipen berria egin bitartean, osintxuarrak liburutegi zerbitzua izatea bermatuko du Bergarako Udalak.

Arloa: