Bergarako Udalak udalerriko zarataren mapa egin du eta ostegunean aurkeztu zuen. ACC enpresak egindako diagnostikoaren arabera,  bergararren %60a akustikoki ingurune lasaietan bizi da. Aldiz, zarata maila altuena, herriguneko trafikoak eragiten du; Ibargarai, Zurradero, Ibarra, Masterreka, Aranerreka edota Matxiategi kaleetan hain zuzen ere. Kanpoko trafikoari dagokionez, berriz, Gipuzkoa 627 eta AP1 errepideek sortzen dute zarata gehien.Neurketa egiteko bi faktore nagusi hartu dira aintzat; batetik, zarataren iturria (kaleko trafikoa, errepideetakoa eta industria), eta bestetik, eguneko momentuak: eguna (07:00-19:00), arratsaldea (19:00 -23:00) eta gaua (23:00-07:00).

"Orain, diagnostikoa esku artean dugula, hurrengo plenoan onartuko dugu eta ondoren, urtebete izango dugu ekintza plana egiteko. Ekintza plan horretan, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko helburua izango duten ekintzak jasoko dira", agertu du Elena Lete alkateak.