Bergarako Udalak aparkamendu publikoaren mantenu lanak egingo ditu. Otsailaren 1ean hasiko diren lanetan, euri uren hodi guztien garbiketa eta libratzea, pareten, ateen, seinaleen eta eskegita dauden hodien garbiketa, sabaien eta baranden margoketa, lurraren garbiketa eta lurreko seinalizazio horizontalaren pintaketa burutuko dira.

Lan hauek, aparkalekuan aldaketak eragingo ditu. Honela, otsailaren 1ean, asteazkena, eta 2an, osteguna, parkingaren erdia itxita egongo da, hau da, erdiko lau plaza kendu egingo dira kotxeak bertatik bideratu ahal izateko. Hori eginda parking publikoan 32 aparkaleku erabilgarri geldituko dira, 20 plaza galduz. Otsailak 3an, ostirala, eta larunbata 4ean, aldiz, aparkamendua guztiz itxita egongo da, erdiko pasilloa margotu eta garbitzeko.

Lanek eragingo dituzten eragozpenen aurrean, Bergarako Udalak irtenbidea emango die herritarrei. Hala, obrek irauten duten bitartean, Seminarioko atarian gune bat ahalbidetuko da bertan aparkatu ahal izateko. Guztira, 29 plaza egokituko dira Seminarioko atarian.

Mantenu lanek 2-3 astetan jarraituko dute, eta otsailak 6 eta 12 bitarteko astean beste bi egunetan ere aparkamendua ixtea aurreikusten da baina data zehatzak izandakoan, jakinaraziko dugu.