Momentu honetan martxan dauden Aretxabaleta, Arrasate, Bergara eta Eskoriatzako Hondakinen Informazio Bulegoetako aurrez-aurreko arreta zerbitzuak aurtengo otsailaren 1etik aurrera lekuz aldatuko dira. Hortik aurrera, edozein gertakari, arazo, zalantza edo informazio behar izanez gero, Bergaran aurrez-aurreko arreta zerbitzua honako leku eta ordutegian emango da:

  • Bergarako Udaletxea (Ur Zerbitzuko bulegoa: 8:30-13:30)

Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 08:00tik 15:00ra, 943 50 47 21 telefonora deitu ahal izango da.