Goiko Trenbidea bezala ezagutzen den pasealekuko gune bat itxi egin da. Bolu auzo paretik igarotzen den Goiko Trenbidearen zatia da itxitakoa eta bertatik igarotzen diren herritarrek, seinalizazioa ikus ahal izango dute. Orain bi aste izandako lurjausiak eragindakoa garbitzen ari da Udala eta era berean, mendiko malda aztertzen ere ari dira adituak. Honela, bergararren segurtasuna bermatzeko helburuarekin hartu du erabakia Udalak. “Pasealekuaren zatia data zehatzik gabe egongo da itxita, segurtasun neurri denak betetzen direla ziurtatu arte, ez dugu berriro zabalduko”, agertu du Lander Arregi zinegotziak.