Mugibili bilatzailearen aurkezpena eta Kirol elkarteen eta Udalaren arteko bilera otsailaren 15ean

Sinergiak eta aliantzak ezartzeko eginahalean, gizarte aktiboagoa sortzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak sailen arteko Mugiment plana bultzatzen ari da. Plan honen baitan jasotzen diren estrategien artean, Mugibili webgunea dago (mugibili.euskadi.eus). Mugibili kirol-jarduera fisikoen bilatzailea da. Elkar-lanean oinarrituriko toki librea da eta bere erabilera doakoa da. Kirol antolatzaileek beraien eskaintzaren berri emateko komunikazio tresna da Mugibili.
 
Online jarri zenetik, 350 erakundek 12.000 mugitzeko aukera argitaratu eta 5 miloi inprimatze lortu dituzte Interneten. Erakunde berrien ekarpena lortu, lehenbiziko urtea ebaluatu eta hemendik aurrera dituzten asmoak azaltzeko, informazio saioak antolatu dituzte eta lehenbizikoa, hemen, bergaran izango da. Otsailaren 15ean 19:00etatik 19:30era bitartean Agorrosinen.
 
Saioko edukia hauxe izango da:
  • Mugibilin nola parte hartu.
  • Mugibiliren lehen urteko ebaluazioa.
  • Mugibili hobetzeko aukerak.
  • Asmoak, zalantzak eta proposamenak.
Saio hauek kirol-jarduera fisikoak kudeatzen dituen eta ezagutarazi nahi dituen edozein erakunderentzako irekiak dira baina tokia mugatua denez, galdetegi honen bidez aurretik baieztatzea eskatzen da.

Bestalde, eta aurkezpen honen ondoren, 7:30ean herriko kirol taldeen eta Udalaren arteko bilera egingo da Agorrosin bertan honako gai hauek lantzeko:

· Bergarako kirolaren Plan estrategikoa 2017-2020.

· Labegaraieta kiroldegia eraberritzeko proiektua, eta instalazioekin lotutako beste proiektuak

· 2016. eta 2017. urteko diru laguntzak.

· Udal kirol instalazioen erabilera.

· Kirol ekitaldien antolaketa.

· Tokiko osasun sarea.

· Norberak dakarrena.