Udaletxeko arkupetara sartzeko arrapala egin da. Modu honetan, udalera sartu ahal izateko irisgarritasuna %100ean bermatuta gelditzen da. Izan ere, orain arte udalera joateko alde batetik bakarrik zegoen arrapala, beste aldetik, udal artxiboaren ingurutik, eskailera zegoen. Orain, eskailera kendu eta arrapala jarri da.