2016 urte amaieran BERGARA ELKAREKIN EGIN LEHIAKETA jarri zen abian. Lehiaketak Bergarako herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburua zuten ideiak biltzea zen. Guztira, 19 proposamen jaso ziren; 11 helduenak eta 8 haurrenak. Ideia eta proposamen guzti hauek ikusgai izan dira Aroztegi aretoan eta udal webgunean, eta bisitarien bozkak jaso dira. Hala, herritarren botoak eta epaimahaiarenak uztartuz, dagoeneko lehiaketako irabazleak badaude. Irabazleen izenak asteazkenean, otsailak 22, udaletxeko pleno aretoan 18:00etan hasita egingo den sari banaketan jakinaraziko dira. Bergarar guztiak ekitaldira gonbidatu nahi ditu Udalak. Animatu eta etorri proiektuak eta irabazleak ezagutzera!