Erramu Zapatuko feria dela eta, 2017ko apirilaren 7an, bi txosna jarriko dira: bat, San Martin edo Munibe plazan eta bestea Seminarioko patioan. 

Hori dela eta, idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaizue eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17an, 13:00etan bukatuko dela.

Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Idazkaritzan edo hemen bertan atxikituta dituzue eskuragarri.

EUSKAL LABELA DUEN PRODUKTUA ERRE ETA SALTZEKO JARRIKO DEN TXOSNAREN ESPLOTAZIOA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZAK: erramu_sapatua_euskal_label_saltzeko.pdf

SEMINARIOKO PATIOAN TALOAK SALTZEKO JARRIKO DEN TXOSNA USTIATZEKO ADJUDIKAZIOAN PARTE HARTZEKO ESKARIA: erramu_sapatua_taloak_saltzeko.pdf