Debagoienako enpresa industrialetan energia kudeaketa hobetzeko programa berria abiatu da. Debagoienako Mankomunitateak antolatu eta Bergarako Udalak babesten duen “Energia aurrezteko programa”k bi aukera eskaintzen ditu; batetik, eraginkortasuna lortu eta energia aurrezteko zerbitzua 5 eta 50 langile bitarte dituzten enpresei zuzenduta dago. Parte hartzen duten enpresei hiru ekimen gauzatuko zaizkie:

  • Energiaren erabileraren barne azterketa: Instalazio, ekipo eta erregaien

erabileraren analisia.

  • Enpresaren pertsonala energiaren eraginkortasunaren alorrean orientatu.

  • Energiaren eraginkortasun ezak sortutako kostuen balorazioa

Horretarako, enpresak gaur egun duen egoeraren diagnostikoa egin, lan taldea osatu, Ekintza Plana diseinatu eta neurri zuzentzaileak ezartzeko egutegia finkatuko da. Parte hartu nahi duten enpresek martxoaren 3 baino lehen eman behar dute izena eta 100 euro ordaindu beharko dute. Izena eman edo informazio gehiago behar dutenek, 943 793090 telefonora deitu edota enpresa@debagoiena.eus helbidera idatzi dezakete.

Bestetik, aholkularitza teknikoa ematea nahi duten enpresei ere eskaintza luzatzen zaie. Enpresa hauek Debagoienan kokatuta egon behar dute ezinbestean, eta otsailaren 27rako aurkeztu beharko dira proposamenak e-mailez (enpresa@debagoiena.eus) edo paperean Mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan.