Bergarako kaleetako lurretan pintada berriak ikus daitezke. Pintada hauetan TZ agertzen da, eta traste zaharren bilketarako seinalizazio berria da. Modu honetan, aurrerantzean traste zaharrak bilduko diren guneak zehazten dira.

Zerbitzu honetan bakarrik ondorengo hondakinak jasoko dira; altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Aldiz, pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handia keta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...) ez dira zerbitzu honen bidez biltzen, hauek San Kristobal garbigunera eraman behar dira.

Zerbitzuaren prozedurari dagokionez, astearteetan 20:00etatik 22:00etara bitartean utzi behar dira trasteak edukiontzien ondoan eta aurrez, Debagoienako Mankomunitateko traste zaharren bilketa sailera deitu behar da jakinarazteko, 943 71 19 38 telefono zenbakira. Asteartea jai eguna tokatuz gero, ostegunera igarotzen da traste zaharren bilketa zerbitzua.

Informazio gehiagorako edota zalantzak argitzeko, Debagoienako Mankomunitatearekin jarri behar da harremanetan, 943 79 33 99 telefono zenbakian.