Bergarako Udala-k Or, 2017-02-24 13:46-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2017ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
-
2017ko martxoaren 1etik 2017ko maiatzaren 19ra
Lekuak eta medioak:
-
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko maiatzaren 19an.
-
Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
-
Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
-
Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
-
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.