Obretan baina zabalik; Bergara Bizi ekimeneko lan taldeak bisita egin du Seminariora

Obretan baina zabalik parte hartze ekintzaren barruan herritarrek Seminario aretoko lanak ikusteko aukera izan dute hainbat alditan. Hala, ekimen berdina ere talde eta eragileetara zabaldu du Udalak eta gaur, osteguna, Bergara Bizi ekimeneko lan taldeak bisita egin du Seminariora. Modu honetan, elkarteko kideek Udal ordezkariekin ikuskatu ahal izan dituzte aretoan egiten ari diren obrak.

“Udalak eta Bedelkarrek astero egiten dituzten bileretan Seminarioko lanak ikusteko asmoa agertu zuten elkarteko kideek eta beraz, berriro Obretan baina zabalik ekimena antolatzea erabaki genuen. Herriarentzat eta herritarrentzat izango den ekipamendu kulturala izango da eta herritarrek proiektua ezagutzea nahi dugu”, agertu du Elena Lete alkateak.